Gizartea -
Hondarribia
Gizon bat atxilotu dute, bikotekide ohia jo eta telefonoa osteagatik
Biktimaren arabera, gizonak besoetatik heldu dio, telefonoa lapurtzeko.
Erredakzioa
27 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, igandea, Hondarribian (Gipuzkoa) bikotekide ohiari eraso egin eta sakelako telefonoa lapurtzeagatik. Gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zeukan, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Biktimak eman zion Ertzaintzari gertatutakoaren berri; esan zuenaren arabera, bikotekide ohiarekin eztabaida izan zuen Mendelu inguruko etxebizitza batean, Hondarribian, eta ondoren gizonak eraso egin zion, besoetatik helduta.
Handik gutxira, ertzainek gizona atxilotu zuten, goizaldeko 1:00ean, emakumearen telefonoa soinean zuela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea