Gizartea -
Getxo
Algortako 74 urteko emakume bat desagertu da
Aurreko asteazkenetik ez dute emakumearen berri senideek.
Erredakzioa
Algortan 74 urteko emakume baten bila ari dira. Azkenekoz asteazkenean izan zuten haren berri senideek. Begoña du izena emakumeak.
Segurtasun Sailak jakitera eman digunez, joan den asteazkenean arratsaldeko 14:00ak aldera atera zen etxetik 74 urteko algortarra, eta orduz geroztik, ez du inork ikusi.
Senitartekoek berehala salaketa jarri zuten eta, Ertzaintza gune zehatz batean bila ari ez bada ere, inguruan dabiltzan agenteak jakinaren gainean daude.
Senideek sare sozialen bidez ere deialdia egin dute, norbaitek emakumea non egon litekeen baldin badaki, familiarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea