Gizartea -

Ebola

Birusa Mendebaldearentzat berria dela ohartarazi du Rajoyren Gobernuak

Espainiako Gobernuak ebolaren aurrean egindako kudeaketa defendatu du eta Munduko Osasun Erakundeak ezarritako protokoloak bete direla baieztatu du.

Madrilgo Carlos III.a ospitalea. Artxiboko irudia: EFE
Madrilgo Carlos III.a ospitalea. Artxiboko irudia: EFE
Madrilgo Carlos III.a ospitalea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ohartarazi duenez, ebola gaixotasun berria da bai Espainiarentzat bai Mendebalde guztiarentzat. Gainera, ebolaren aurrean egindako kudeaketa defendatu du, eta Munduko Osasun Erakundeak ezarritako protokoloak bete direla baieztatu du.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du igande honetan, eta AEBn izandako bigarren ebola kasuak Mendebaldeak birusaren gainean ezer gutxi dakiela erakusten duela gaineratu du.

Gobernuak Miguel Pajares misiolaria Espainiaratu zuenetik Munduko Osasun Erakundeak ezarritako protokoloak bete dira, Espainiako Gobernuko zenbait kideren arabera. Are gehiago, osasun ikuspuntutik begiratuta, gauzak ongi egin direla nabarmendu dute.

Hala eta guztiz ere, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordeak ebolaren krisiaren kudeaketaren gidaritza hartu duenetik egoera lasaiagoa dela aitortu dute. Halaber, Javier Rodriguez Madrilgo Osasun kontseilariak egindako adierazpenak deskalifikatu ditu Espainiako Gobernuak. Hasiera batean, Teresa Romerok ebolaz kutsatuta egon zitekeela ezkutatu zuela iradoki zuen.

Kontuak kontu, oraingoz ez Espainiako Gobernuak ez Madrilgo Erkidegoko Gobernuak ez dute kontseilaria kargutik kentzea mahaigaineratu. Dena den, Alderdi Popularreko kide batek haren dimisioa eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola albisteak