Gizartea -
Getxo
Agertu da desagertuta zegoen Algortako emakumea
Aurreko asteazkenean desagertu zen 74 urteko emakumea, baina onik agertu da gaur.
Erredakzioa
Agertu da desgaertutako 74 urteko emakume algortarra. Asteazkenean izan zuten haren berri senideek azkenekoz, eta hainbat egunez desagertuta egon ostean, onik agertu da. Begoña du izena emakumeak.
Segurtasun Sailaren arabera, joan den asteazkenean arratsaldeko 14:00ak aldera atera zen etxetik 74 urteko algortarra.
Senitartekoek berehala salaketa jarri zuten eta, Ertzaintza gune zehatz batean bila aritu ez bada ere, inguruan dabiltzan agenteak jakinaren gainean egon dira.
Senideek sare sozialen bidez ere deialdia egin dute, norbaitek emakumea non egon litekeen baldin badaki, familiarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea