Gizartea -
Gertaera
Arazoak Bilboko sarrera nagusian, garaje batean izandako suteagatik
Sutea 06:55ean izan da, eta Udaltzaingoak garajeko sarrera itxi du, eta 09:00etan ireki dute berriro.
IKER GOMEZ / EITB.EUS
Bilbon, Bizkaiko Foru Ogasunak egoitza duen eraikineko garajean, kotxe bat erre da goizean, eta, horrenbestez, garaje horretan kotxea uzten duten erabiltzaileek kanpoan aparkatu behar izan dute. Sua berehala itzali dute suhiltzaileek, eta Udaltzaingoak ordu batzuk geroago ireki du garajea.
Garaje horren erabiltzaileen artean, Bizkaiko Foru Ogasuneko eta EiTBko langileak daude, besteak beste. Sutea 06:55ean piztu da, eta Udaltzaingoak garajea itxi, eta kotxeak beste kale batzuetara bideratu ditu goizeko lehen orduetan.
Ertzaintzak EiTBri jakitera eman dionez, auto baten matxura mekaniko baten ondorioz gertatu da sutea, Basurtuko Kaputxinoen garajeko lehengo solairuan.
Suhiltzaileek berehala itzali dute sua, eta garaje barruko kea erabat desagertu denean ireki dute berriro.