Gizartea -
Ezbeharra
Hiru txirrindulari zauritu dira Lezon, auto batek harrapatuta
Bi txirrindulari larri zauritu dira eta hirugarrenak zauri arinak ditu.
Erredakzioa
Hiru txirrindulari zauritu dira gaur goizean Lezon, auto batek harrapatuta. Horietako bi larri zauritu dira eta hirugarrenak zauri arinak ditu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 09:20an gertatu da, GI-636 errepidean, Gaintxurizketako biribilgune inguruan.
Antza denez, bost txirrindulariz osatutako taldea Gaintxurizketa gainera bidean zihoan, eta auto batek horietako hiru harrapatu ditu.
Anbulantzia bat bertaratu da, eta bertan eman diete lehen laguntza, baina ospitalera eraman dituzte ondoren. Istripuaren eraginez, erreietako bat itxi dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea