Gizartea -
Gertaera
Espainiar bat hil da irentsi zituen kokaina bola batzuk lehertuta
45 urteko gizonezkoa Lima-Sao Paolo hegaldian hil zen. Antza denez, kokainazko 34 bola irentsi zituen eta horietako batzuk digestio-aparatuan lehertu zitzaizkion.
Erredakzioa
45 urteko gizonezko espainiar bat hil da Lima eta Sao Paolo arteko bidea egiten ari zen TAM konpainiako hegazkin batean, irentsi zituen kokaina bola batzuk barruan lehertuta, Globo telebista kateak jakinarazi duenez.
Antza denez, gizonezkoak kokainazko 34 bola irentsi zituen eta hegaldi erdian ondoezik sentitu zen. Hegazkinean zihoan mediku batek artatu zuen, baina azkenenean pilotuak premiazko lurreratzea egin behar izan zuen Brasil hego-ekialdeko Campo Grande aireportuan.
Autopsiaren emaitzen arabera, gizonezkoak kokainaz betetako 34 bola zituen barruan, eta horietako batzuk lehertu ondoren hil zen.