Gizartea -
Iragarpena
Udako giroa nagusi, urrian
Larunbata eta igandean ere giro eguzkitsua eta tenperatu altuak izango dira protagonista.
Erredakzioa
Urrian egon arren, udako giroarekin hasiko dugu asteburua. Eguzkia eta tenperatura altuak izango dira larunbatean eta igandean protagonista, Euskal Meteorologia Agentziak dionez.
Larunbatean zeruan urdina izango da nagusi eta eguzkia jaun eta jabe izango dra. Tenperaturak, hego ukituko haizeak lagunduta, igotzeari eutsiko dio eta kantauri isurialdean 30 ºC-ren muga gaindituko dugu.
Hego haizea oraindik bizi samar ibiliko da, batez ere mendi inguruetan
Eguraldiak ildo beretik jarraituko du igandean. Termometroek berriro 30 ºC harrapatuko dute. Euskalmeten aurreikuspenen arabera, eguzkia nagusi izango da eta hego haizea gehiago ahulduko da.