Gizartea -

Bilbao Night Marathon

Bilboko erdialdea itxiko dute gaur gauean, maratoia egin ahal izateko

Maratoia egin ahal izateko, Bilboko kale nagusiak eta aparkalekuak itxiko dituzte 19:30etik 02:00ak arte.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Night Marathon lasterketaren seigarren edizioa egingo dute gaur Bilboko kaleetatik. 10.000 pertsonatik gora parte hartuko dute aurten lasterketa honetan, eta hiriguneko kale nagusietan eta itsasadarraren bi aldeetan zirkulazioa itxi edo mugatu egingo du Udalak. Zirkulazioa aldatu eta kaleak eta aparkalekuak itxiko dituzte 19:30etik 02:15era.

Aldaketa gehienak Abandon, Alde Zaharrean, Uribarrin, Deustun, San Inazion eta Ibarrekolandan izango dira. Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzea eta ibilgailua etxean uztea gomendatu du Bilboko Udalak. Bestela, kotxea Etxebarri, Leioa edota Ansioko aparkalekuetan uztea eskatu du, hirurak metroko geltokien ondoan baitaude.

Athleticeko zaleei ere zuzendu zaie Bilboko Udala, San Mamesera joatekoak badira, garraio publikoa erabiltzea gomendatzeko.

Kale Nagusian zirkulazioa eten egingo da Jesusen Bihotza plazaranzko norabidean, aldaketa eta murrizketa horiek direla eta, baina zirkulazioaren noranzkoari helduko zaio Plazatik eta Maria Diaz de Haro kaleraino.

Lasterketa egiten ari diren bitartean, Areatzako eta Udaletxeko zubietan zirkulazioa eten egingo da eta Deustuko zubia bi noranzkoetan itxita egingo da 21:30 arte; ordu horretan, Deustuko noranzkoan errei bat zabalduko dute.

Itsasadarraren bi aldeen arteko komunikazioa Salbeko zubiaren eta Euskalduna zubiaren bitartez bideratuko dute.

Horrez gain, Bilbobus eta Bizkaibuseko linea gehienen ibilbideek ere aldaketak izango dituzte. Tranbiak 19:45ean etengo du zerbitzua.

Lasterketa Guggenheim Museoaren ondotik aterako da, eta bertan amaituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo