Gizartea -
Sopuertan
Ertzaintza adin txikiko baten bahiketa saiakera ikertzen ari da
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, momentuz, ez dute gaztearen bertsioa frogatzen duen ezer antzeman.
Erredakzioa
Ertzaintza adin txikiko baten ustezko bahiketa saiakera bat ikertzen ari da Sopuertan (Bizkaia), gaztearen familiak salaketa jarri ostean.
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, momentuz, ez dute gaztearen bertsioa frogatzen duen ezer antzeman, baina ikerketak darrai.
Gaztearen familiak atzo, ostirala, salatu zuenez, bi gizon 8 urteko adin txikiko gaztea bahitzen saiatu ziren, kalean olgetan ari zela.
Gertaerak alarma piztu zuen Sopuerta inguruan, gertatutakoa sare sozialen bidez zabaldu baitzuten, aipatutako iturrien arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea