Gizartea -
Araba
Berriz ekin diote Kanpezun desagertutako espeleologoaren bilaketari
Bilaketa taldea 60 pertsonak osatzen dute; tartean, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate taldeko kideak, mendiko taldeko kideak eta txakurren unitateko kideak.
Erredakzioa
Ertzaintzak aurreko asteazkenean Orbiso mendian desagertutako 75 urteko espeleologoaren bilaketari ekin dio gaur, larunbata, 09:00etan. Gizona Kanpezun (Araba) desagertu zen, hain topatu baitzuten bere autoa, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Nahiz eta asteazkenean eman zuten desagerpenaren berri, hurrengo egunera arte ez zuten bere ibilgailua topatu, Orbiso mendiaren inguruan, Kanpezu udalerri arabarrean.
Bilaketa taldea 60 pertsonak osatzen dute; tartean, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate taldeko kideak, mendiko taldeko kideak eta txakurren unitateko kideak.