Gizartea -
Ezbeharra Pirinioetan
Mendizale nafar bat hil da Panticosan, 150 metrotik erorita
52 urteko emakume bat da. Bi lagunekin batera Pico de los Batanes tontorrerako igoera egiten ari zela izan du istripua. Beste bi mendizaleak onik erreskatatu dituzte.
Erredakzioa
Arlegiko 52 urteko mendizale bat hil da larunbat honetan Panticosan, Pico de los Batanes mendian, 150 metroko altueratik erorita.
Beste bi lagunekin batera Pico de los Batanes tontorrerako igoera egiten ari zen, eta, gailurrera iristear zela, emakumea 150 metroko altueratik erori eta bertan hil da, Guardia Zibilak EFE albiste agentziari berri eman dionez.
Arratsaldeko bostetan erreskatatu dute mendizale nafarraren gorpua, ia hiru orduko lanaren ondoren, eta Jacako institutu anatomiko forentsera eraman dute.
Emakumearekin zihoazen beste bi lagunak onik erreskatatu dituzte.