Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

34 urteko motor gidari bat hil da Barañainen

Istripua San Esteban kalean gertatu da. Udaltzaingoak ikerketa hasi du, ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko motor gidari bat hil da gaur, igandea, Nafarroako Barañain herrian izandako istripu batean.

Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, ezbeharra 15:40an jazo da, San Esteban kalean, Iruñea kalearen ondoan. Motor gidaria lurrera jausi da, eta erortzean kaskoa galdu du.

Traumatisto larria izan du buruan, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantziaz, mediku bat ondoan zuela, baina ezin izan dute ezer egin bizia salbatzeko.

Baraiñaingo Udaltzaingoak istripua ikertzen dihardu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Barañain albisteak Errepideko istripuen biktimak Albisteak Gaur Eguneko albisteak