Gizartea -
Ezbeharra
Leherketa jazo da Zierbenako Onduline enpresan, eta kalteak izan dira
Ez da inor zauritu. Dena den, kalte materialak handiak izan dira, eta, eztandaren eraginez, fatxada nagusian hainbat zulo ireki dira.
Erredakzioa
Gas leherketa gertatu da Abanto-Zierbenako Onduline enpresan, eta kalte material handiak eragin ditu. Enpresak teilatuetarako eta sabaietarako materialak egiten ditu, eta El Campillo industrialdean dago.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, leherketa 16:30ean gertatu da eta horren ondorioz, fatxada nagusian hainbat zulo ireki dira. Hala ere, ez da inor zauritu.
Antza denez, gas pilaketaren ondorioz gertatu da leherketa.
Leherketaren tokira ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea