Gizartea -
Goizaldean
Itzali dute jada Zarauzko Urteta zabortegian piztutako sutea
Gipuzkoako Diputazioko suhiltzaileen arabera, “litekeena da” sutea zabor artean ezustean sortu izana.
Erredakzioa
Gipuzkoako Diputazioko suhiltzaileek guztiz itzali dute goizaldean Zarauzko (Gipuzkoa) Urteta zabortegian piztutako sutea. Ez du inolako kalterik ez zauriturik eragin, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
19:00etan jaso zuten suhiltzaileek sutearen abisua, eta berehala abiatu ziren bertara sua itzaltzeko lanei ekiteko.
Gipuzkoako Diputazioko suhiltzaileen arabera, “litekeena da” sutea zabor artean ezustean sortu izana.
23:15 aldera, suhiltzaileek Urtetara itzuli behar izan zuten, su txikiren bat itzaltzen bukatzeko, eta 01:45erako erabat itzalita utzi zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea