Gizartea -
Gipuzkoa
Gizon bat atxilotu dute Ormaiztegin autoan bikotekidea jotzea egotzita
Emakumezkoa jo ondoren, erasotzaileak (57 urte) autoa hartu eta bertatik ihes egin zuen, edanda zegoela.
Erredakzioa
Ertzaintzak 57 urteko gizon bat atxilotu du Ormaiztegin (Gipuzkoa) ibilgailu baten barruan bikotekideari erasotzeagatik eta, ondoren, edanda gidatzeagatik, Segurtasun Sailak ezagutarazi duenez.
Igandean gertatu zen, 20:30ean, Olaberrian. Frantziako matrikula zuen auto bat GI-632 errepidean gelditu zen, eta atzetik zihoazen autoak geldiarazi zituen.
Orduan lekuko batek ikusi zuenez, pilotuaren ondoan zihoan gizon batek gidariaren eserlekuan zihoan emakume bat jo zuen, ukabilaz.
Lekukoa biktimari laguntzera hurbildu zen autora (aurpegian zauriak zituela ikusi zuen orduan), eta larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri zituen, eta, hori ikusita, erasotzaileak autoa hartu eta ihes egin zuen.
Ertzaintzak Ormaiztegin topatu zuen ibilgailua, handik gutxira, eta agenteek gidaria (frantziarra) atxilotu zuten, emakumeen kontrako indarkeria eta bideko segurtasunaren kontrako delituak egotzita. Tolosako epailearen esku utzi zuten atzo, astelehena.