Gizartea -

Bartzelonako Auzitegia

Josep Lluis Nuñezen espetxeratzea bertan behera uztea errefusatu dute

Hala ere, erregu helegitea aurkezteko aukera dute oraindik bi zigortuek. Horregatik, kartzelan sartzeko datarik ez du finkatu Bartzelonako Auzitegiak.

Josep Lluis Nuñez Navarro FC Bartzelonako presidente ohia. Argazkia: EFE
Josep Lluis Nuñez Navarro FC Bartzelonako presidente ohia. Argazkia: EFE
Josep Lluis Nuñez Navarro FC Bartzelonako presidente ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Lluis Nuñez Navarro FC Bartzelonako presidente ohiaren eta Josep Lluis Nuñez Clemente haren semearen espetxeratzea bertan behera uzteko eskakizuna arbuiatu du Bartzelonako Auzitegiak. Zergak saihesteko Ogasuneko goi-kargudunak erosteko sare batean parte hartzeagatik bi urte eta bi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zieten.

Horrela, Nuñezen eta haren semearen eskaerak atzera bota ditu Auzitegiak bi autotan. Hala ere, erregu helegitea aurkezteko aukera dute oraindik bi zigortuek. Horregatik, kartzelan sartzeko datarik ez du finkatu Bartzelonako Auzitegiak. Era berean, biek Gobernuari indultua eskatu diote.

Nuñez kargudunak erosteagatik zigortu zuten. Auzitegi Gorenak zigorra sei urtetik bira jaitsi zion. Gainera, 1,5 milioi euroko isuna eta kargu publikoan aritzeko zazpi urteko debekua ezarri zioten.

Espetxeratzeko agindua bertan behera uztea eskatu zuen zigortuen defentsak. Gobernuak indultua onartzen baldin badu kaltea konponezina izango litzatekeela argudiatu zuten abokatuek; izan ere, zigor osoa edo zati bat bete dezakete ordurako.

Ogasun ikuskatzaileak erostea

Nuñezek eta haren semeak delitu larriak egin dituztela uste du Auzitegiak. Enpresaburu talde batek Ogasun ikuskatzaileak “erosi” zituen etekin ekonomikoa ateratzeko, Estatuko kutxei kalte eginez. Bi zigortuek sare horretan parte hartu zutela ebatzi zuen Auzitegiak.

‘Ogasun auzia’ 80ko hamarkadaren amaieran eta 90ko hamarkada osoan gertatu zen. Kataluniako historia judizialean ustelkeria auzi garrantzitsuenetarikoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Bartzelona albisteak