Gizartea -

Watergate auzia

Ben Bradlee, Watergate auziko sustatzaileetako bat, hil da

The Washington Post egunkariko editorea izan zen, eta Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetariek egindako ikerketa ikuskatu zuen.

Ben Bradlee, aurtengo apirileko argazki batean. EFE
Ben Bradlee, aurtengo apirileko argazki batean. EFE
Ben Bradlee kazetaria hil da

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Ben Bradlee, Watergate auziko ikerketaren figura nagusietako bat, hil da astearte honetan, 93 urte zituela. The Washington Post egunkariko editore izan zen garai hartan, eta Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetariek egindako ikerketa ikuskatu zuen. Alzheimerra zuen.

The Washington Post "eraldatu eta munduko egunkari garrantzitsuenetakoa bihurtu zuen", goratu dute kazeta horretan. 1968. urtetik 1991. urtera zuzendu zuen, eta kazetaritzaren munduko pertsona inportanteenetakoa izan da.

Watergate auzia kazetaritza-ikerketaren lorpen handienetako bat da. AEBko Gobernuak oposizioari espioitza egiten ziola azaleratu zuen, eta Richard Nixon presidenteak dimisioa eman behar izan zuen horren ondorioz.

Bernstein eta Woodward kazetariek eman zuten ezagutzera auzia, eta horien iturri nagusia 'Eztarri Sakona' izenaz ezagutu zena izan zen. Iturri hori nor ote zen sekretua izan zen 33 urtez, baina 'Eztarri Sakona' William Mark Felt FBIko 'bigarrena' zela baieztatu zuen 2005. urtean haren sendiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Historia albisteak gaur Kazetaritza albisteak