Gizartea -

Adikzioen legea

Futbol zelaietan erretzea debekatuko du Jaurlaritzak

Abenduan onartzekoak diren Adikzioen Legearen zirriborroan agertzen da neurria.

Anoeta. Argazkia: EiTB
Anoeta.
Anoeta. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak zabaldu egingo du kirol eraikinetan erretzeko debekua, eta orain erdi itxita eta erabat irekita dauden eraikinetan ere ezarriko du debekua. Hori horrela, ezingo da erre futbol zelaietan, ez lehen mailakoetan (Anoeta, San Mames eta Ipurua), ezta EAEko beste mailetako zelaietan ere.

Abenduan onartzekoak diren Adikzioen Legearen zirriborroan agertzen da neurria, Ser irrati-katearen webgunean agertzen denez.

Iturri horren arabera, adingabeen presentziagatik, nazioarteko erakundeek kerik gabeko kirolguneak aldarrikatzen dituztelako eta kirola osasunarekin, esfortzuarekin eta errespetuarekin lotzeko hartu omen dute erabakia.

Egungo legeak ez du zelai guztietan erretzea debekatzen. Erabat irekita dauden eraikinetan, adingabeei zuzendutako kirol ekitaldietan soilik dago galarazita erretzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea