Gizartea -

Ebakuntza, Bartzelonan

Jacqueline Contreras Ortuellako neskatoak emaile bat aurkitu du

Adingabea, segur aski, Bartzelonara eramango dute datorren astean, bertan ospitaleratzeko. Zilbor-hesteko odol-ateratze batek transplantea egiteko aukera eman dio neskatoari.

Jacqueline Contreras Ortuellako (Bizkaia) neskatoa. Artxiboko irudia: EiTB
Jacqueline Contreras Ortuellako (Bizkaia) neskatoa. Artxiboko irudia: EiTB
Jacqueline Contreras Ortuellako (Bizkaia) neskatoa. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jacqueline Contreras Ortuellako (Bizkaia) neskatoak hezur-muineko minbizia du. Zilbor-hesteko emaile bat aurkitu du adingabeak eta transplantea egin ahal izango diote Bartzelonan. Neskatoa, segur aski, Bartzelonara eramango dute datorren astean, bertan ospitaleratzeko.

Ortuellako Udalaren laguntzarekin, bost urteko neskatoarentzako hezur-muin emaile bat aurkitzeko kanpaina hasi zuen familiak iragan igandean; izan ere, aldez aurretik topatutako emailea desagertu egin zen. Neskatoaren egoerak okerrera egin zuen eta transplantea premiazkoa zen. Zilbor-hesteko emaileari esker transplantea posible izango da.

Justi Valdez Jacquelinen izeba pozik agertu da albistearekin. Adingabearen medikuak neskatoaren senideei albistearen berri eman die eguerdian. Gurasoekin batera, adingabea Gurutzetako ospitalera joan da ostiral honetan odol azterketak egiteko.

Honenbestez, zilbor-hesteko odol-ateratze batek transplantea egiteko aukera eman dio neskatoari. Beharrezko tramiteak arazorik gabe egiten baldin badituzte, Jacqueline Bartzelonara joango da eta hezur-muin transplantea egin arte bertako ospitale batean egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Minbizia albisteak Ortuella bideoak