Gizartea -

Azpeitia

Animalien babeserako talde batek sokamuturraren hasiera atzeratu du

Zezenak zeramatzan kamioia ateak irekitzear zela, animalien babeserako talde bateko kideak kateatu egin dira.

Protesta ekitaldiak 30-45 minutu iraun du. Argazkia: EiTB
Protesta ekitaldiak 30-45 minutu iraun du. Argazkia: EiTB
Protesta ekitaldiak 30-45 minutu iraun du. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Animalien babeserako talde bateko dozena bat kide Azpeitiko sokamuturreko zezenak zeuden kamioiaren aurrean kateatu egin dira, eta, ondorioz, sokamuturraren hasiera atzeratu egin da.

Asteburuan zezen asteburua ospatu dute Azpeitian, eta gaur 17:00etatik aurrera sokamuturra egitekoak ziren, Zezenbeltz elkarteak antolatuta.

Zezenak zeuden kamioia ateak irekitzear zela, ordea, animalien babeserako talde bateko kideek bidea oztopatu diote, eta elkarri kateatu dira.

Protestak 30 eta 45 minutuko iraupena izan du, eta Azpeitian sokamuturra ikustera bildutakoek txistuz hartu dituzte ekintzaileak. Ertzaintza ere bertaratu da, eta azkenean protestari modu baketsuan amaiera eman diote, eta sokamuturra arazorik gabe egin da.

Sokamuturra, Azpeitia, Argazkia: Idoia Alberdi

Sokamuturra, Azpeitia, Argazkia: Idoia Alberdi

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azpeitia bideoak