Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Valentzian emakume baten hilketarekin lotuta
Atxilotua bera agertu zen Polizia-etxean hilotza topatu zuela esateko, baina agenteek zalantzan jarri zuten bertsioa eta handik gutxira atxilotu zuten.
Erredakzioa
Poliziak gizonezko bat atxilotu du Valentzian, emakume baten hilketa bortitzarekin lotura duelakoan.
Gobernuak bertan duen Ordezkaritzak zabaldu duenez, biktima 46 urteko emakume espainiarra da, eta ustezko hiltzaileak 51 urte ditu, espainiarra da ere bau, eta Polizia-etxean da, epailearen aurrean noiz eramango duten zain.
Gertaera atzo, igandea, jazo zen, Navarra kalean (Valentziako Extramuros distrituan), eta Levante-EMV egunkariak jaso duenaren arabera, atxilotua bera agertu zen Polizia-etxean hilotza topatu zuela esateko, baina agenteek zalantzan jarri zuten bertsioa eta handik gutxira atxilotu zuten.