Gizartea -

Oxfamen txostena

Aberatsak bikoiztu egin dira krisia hasi zenetik

2013tik 2014ra arte munduko 85 pertsona dirudunen aberastasunak 668 milioi dolarretan gora egin du egunero, hau da, ia milioi erdi dolar minutu bakoitzeko.

Krisia hasi zenetik, aberatsak aberatsagoak dira, eta desberdintasunek gora egin dute. EiTB
Krisia hasi zenetik, aberatsak aberatsagoak dira, eta desberdintasunek gora egin dute. EiTB
Krisia hasi zenetik, aberatsak aberatsagoak dira, eta desberdintasunek gora egin dute. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.000 milioi dolar baino gehiago dituzten aberatsen kopurua bikoiztu da munduan 2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik. Gainera, desberdintasunak eta aldeak izugarri areagotu dira, Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak egindako txosten baten arabera.

Desberdintasunaren hazkundearekin pobreziaren aurkako borrokan hamarkadak atzera egiteko arriskuan eror daiteke mundua, txostenak ohartarazi duenez. Winnie Byanyima Oxfam Internacionaleko zuzendariak eta Jose Maria Vera Oxfam Intermoneko zuzendari nagusiak txostena ostegun honetan aurkeztu behar dute, Madrilen, baina zenbait datu gaur aurreratu dituzte.

“Berdinak: Muturreko desberdintasunarekin amaitu. Arauak aldatzeko ordua da” izenburupean, milioika lagun pobrezian bizi direla salatzen du txostenak. “Milioika lagun hiltzen dira oinarrizko zerbitzu publikoak ez dituztelako eta milioika neskatok eta mutikok ezin dute eskolara joan”, erantsi du txostenak. Aldi berean, “elite txiki batek bizitza osoan xahutuko ez duen dirutza du”.

2013tik 2014ra arte munduko 85 pertsona dirudunen aberastasunak (munduko biztanleria pobreenaren erdiak duen aberastasun berdina dute) 668 milioi dolarretan gora egin du egunero, hau da, ia milioi erdi dolar minutu bakoitzeko, txostenaren arabera.

Bestalde, Espainiako 20 pertsona aberatsenen dirutzak 15.450 milioi dolarretan gora egin du, 1.760.000 dolar orduko. Horrela, biztanleria txiroenaren % 30ak (ia 14 milioi pertsona) duen aberastasuna dute 20 lagun horiek, gobernuz kanpoko erakundearen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea