Gizartea -
Suhiltzaileek itzali dute
Sutea izan da Babcockek Trapagaranen duen lantokian
Ez da inor zauritu, baina suak kalteak egin ditu. Urteak dira lantokia hutsik dela.
I.G. / EITB.EUS
Babcock Wilcox zenak Trapagaranen duen lantokian sutea izan da bart, gaur Ertzaintzak eitb.eus-i emandako informazioaren arabera. Ez da inor zauritu, baina suak kalteak egin ditu. Urteak dira lantokia hutsik dela.
Suhiltzaileek 22:20an jaso zuten abisua, eta, bertara iritsi zirenean, pabiloi baten barruan sutea zela ikusi zuten.
Inguruan zeuden pertsonak aldendu ondoren, sua zabaltzeko arriskua aztertu zuten. Sua erabat itzali arte, bertan izan dira suhiltzaileak.
Bestalde, gizonezko bat larri zauritu zen atzo Babcockeko lantegi barruan, lapurretan ari zenean, 15 metroko altueratik erorita. Gizona Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, “oso larri”.