Gizartea -

Elizkizuna

Pedro Asua bizkaitarra dohatsu izendatu dute Gasteizen

Gerra Zibilean hil zuten elizgizon eta arkitektoa miliziano errepublikanoek.

Pedro de Asua apaiza dohatsu izendatu dute, Gasteizko katedralean

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Asua elizgizon eta arkitekto bizkaitarra dohatsu izendatu dute larunbat honetan Gasteizko katedralean. Miliziano errepublikanoek hil zuten Asua Gerra Zibilean. Frantzisko Aita Santuak bidalita, Angelo Amato kardinala izan da elizkizunean buru. Gasteizko katedralean egin duten lehen beatifikazioa izan da. Balmasedan jaio zen Pedro de Asua, eta, Urduñan ikasi ondoren, Gasteizen bizi izan zen urte luzeaz. Bertan hainbat eraikin diseinatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea