Gizartea -
Istripua
Motorzale bat hil da Foruan
Goizaldean izan da istripua BI-2235 errepidean. Hildakoa 49 urteko gizon bat da.
Erredakzioa
49 urteko motorzale bat hil da goizaldean Foruan izan den istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Goizaldeko ordu biak eta hogei aldera izan da ezbeharra, BI-2235 errepidean. Larrialdi zerbitzuek jaso duten deiaren arabera, motozikleta bat errepidean zegoen eta gidaria lurrean, korderik gabe.
Anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da istripua gertatu den lekura, baina ordurako hilda zegoen gizona. Daelim 125 motor bat gidatzen zuen.
Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute gorpua, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea