Gizartea -

Malaga

Auzitegiak ez du onartu Isabel Pantojaren eskaera kartzela saihesteko

Artistak azken aukera bat dauka espetxea ekiditeko: erreguzko errekurtsoa aurkeztea. Hiru eguneko epea du horretarako. Auzitegi berak azken erabakia hartuko du ondoren.

Pantoja, epaiketa batetik irteten. EFE
Pantoja, epaiketa batetik irteten. EFE
Pantoja, epaiketa batetik irteten. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malagako Probintzia Auzitegiak ez du onartu Isabel Pantoja kartzelatzeko erabakia bertan behera uztea. Bi urteko kartzela-zigorra jaso zuen, dirua zuritzea egotzita.

Malagako Auzitegiko Bigarren Sekzioko Epaitegiak ez du aintzat hartu artistak espetxeratzea saihesteko egindako eskaera, baina hiru eguneko epea eman dio erreguzko errekurtsoa aurkezteko, Epaitegitik Eferi azaldu diotenez.

Erreguzko errekurtsoa Isabel Pantojak espetxean sartzea ekiditeko izango duen azken aukera da. Auzitegi berak ebatziko du horren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak berriak Epaiketak