Gizartea -

Ebola

Herritarrek nabarmen baztertu dituztela salatu dute erizainek

Ebola zuten gaixoekin lan egin duten osasun-langileek, eta horien senideek, auzo eta lagunen trabak jasan dituztela esan dute.

Teresa Romero artatu duen taldea. Argazkia: Efe
Teresa Romero artatu duen taldea.
'Teresa Romerorekin egotea ez da arriskutsua ingurukoentzat'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esther Bellon erizainak, Carlos III ospitalean Teresa Romero artatu duen langile taldeko kideak, herritarrek nabarmen baztertu dituztela salatu du, eta atsekabea agertu du Miguel Pajares eta Manuel Garcia Viejo ebolak jota hil ziren apaizen heriotza dela eta.

Ebola zuten gaixoekin lan egin duten erizainek, eta horien senideek, auzo eta lagunen trabak jasan dituztela esan dute. "Behingoz ebola kasu bat sendatu izana da dugun poztasun bakarra, eta are handiagoa da poza sendatutakoa lankidea delako".

Erizainak azpimarratu duenez, "oso aberasgarria izan da ebola zuten gaixoak artatzea". Hala ere, "oso gogorra" izan da, ezin baitzuten "haiengana gerturatu, haiek ukitu, eta nola sufritzen duten eta dugun ikusi dugu".

Fernando de la Calle medikuak, bere aldetik, azken hilabetea "ikuspuntu zientifikotik" gogorra izan dela aitortu du, eta "lankidearen egoerak" lana are gehiago zaildu duela azaldu du.

Hala eta guztiz ere, mediku taldeak asko ikasi omen du: "Azkenean, emaitza ikusita, balorazioa oso positiboa da, prest gaude horrelakoei aurre egiteko, eta oso pozik egon behar dugu".

Agerraldiaren amaieran, txalo-zaparrada eskaini diote Teresa Romerorekin lan egin duen taldeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Ebola albisteak Madrilgo gertakizunak Erizaintza albisteak