Gizartea -

Ezbeharra

Zauritutako eskalatzaile bat erreskatatu dute San Fausto haitzetan

Harri batek buruan jo du eta buruko traumatismoa eragin dio. Konortea galdu ez badu ere, Lizarrako ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko emakume frantziar bat erreskatatu dute San Fausto haitzetan, Lazkuako begiratokitik gertu, Eraulen (Nafarroa).

Nafarroako Gobernuan berri eman duenez, ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen. Emakumea eskalatzen ari zela harri handi batek buruan jo zuen, eta buruko traumatismoa eragin zion, baina ez zuen konorterik galdu.

Larrialdi Zerbitzuek Lizarrako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta zaintzan zegoen mediku talde bat, eta foruzainak mobilizatu zituzten.

Gobernuaren esanetan, erreskatea "zaila" izan zen ingurunea malkartsua eta ikuspena urria zelako. Azkenean, suhiltzaileek emakumea Eraulera jaitsi zuten, eta handik, anbulantzian, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea