Gizartea -

Polizia operazioa

Immigrazio klandestinoa sustatzen zuen sare bat desegin dute Nafarroan

Sareak ezkontza irregularrak sustatzen zituen, etorkinek nazionalitatea lor zezaten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak ustezko sare kriminal bat desegin du Nafarroan, immigrazio klandestinoa sustatzea egotzita. Orotara, lau pertsona atxilotu dituzte Iruñean eta inguruetan.

Antza denez, sareak ezkontza irregularrak sustatzen zituen. Tankera horretako 130 ezkontza baino gehiago atzeman dituzte.

Ikerketa iazko amaieran hasi zuten. Orduan, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Iruñean Ghanako biztanleen populazioak nabarmen egin zuela gora atzeman zuten.

Hazkunde hori aipatu ezkontza irregularren ondorio izan zen. Izan ere, sarea egoera irregularra zeuden eta nazionalitate hori duten pertsonei zuzentzen zitzaien, eta 4.000-6.000 euroren truke, ezkontzea eskaintzen zien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea