Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Bartzelonan
Biktima 45 urtekoa eta Argentinakoa zen. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Erredakzioa
Berrogeita bost urteko emakumezko argentinar bat hil egin du ustez bikotekide ohiak Bartzelonan, EFE agentziak jakinarazi duenez.
Gorpua eguerdian topatu dute, emakumearen etxean.
Antza denez, ustezko hiltzaileak (45 urteko eta espainiar nazionalitateko gizon bat) bere buruaz beste egin du ondoren, aipatu iturrien arabera.
Tratu txarrak pairatzen badituzu, jarrai itzazu gida honetako aholkuak edo deitu 016 telefono zenbakira (doakoa da eta ez du aztarnarik uzten fakturan).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea