Gizartea -

Polizia-operazioa

17 kilo speed eta heroina atzeman dituzte Gasteizen

Bi pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak, droga Herbehereetan erosi eta Euskadin sartzeagatik. Merkatu beltzean 1,5 milioi euroko balioa izan zezakeen atzemandako droga guztiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu ditu Gasteizen Udaltzaingoak, 10 kilo speed eta 6,7 kilo heroina zituztela. Droga Herbehereetatik ekartzen zuten Euskadira, eta merkatu beltzean 1,5 milioi euroko balioa izan zezakeen.

Gasteizko Udaletik, operazio horren garrantzia azpimarratu dute, atzemandako droga kopuru handia eta oso purua delako.

Operazioan, Marokoko bi pertsona atxilotu dituzte (Herbehereetako nortasun agiria dute), eta hirugarren bat ere inplikatua izan daitekeela ohartarazi dute.

Atxiloketak atzo egin zituzten. Droga ibilgailu baten barruan ezkutatuta aurkitu zuten udaltzainek, hainbat poltsatan gordeta.

Poliziaren kalkuluen arabera, merkatu beltzean 1,5 milioi euroko balioa izan zezakeen atzemandako drogak.

Operazioa irekita dago, eta atxilotuak Gasteizko Udaltzaingoaren polizia-etxean daude oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Drogak gaur