Gizartea -
Ezbeharra
Emakume bat hilik topatu dute Bilbon, sutea piztu den etxe batean
Oraingoz ez dago argi zerk eragin duen sutea eta zergatik hil den emakumea. Suhiltzaile bat zauritu da.
Erredakzioa
Emakumezko bat hilik topatu dute Bilbon, Estrauntza kalean (Indautxu) sutea piztu den etxebizitza batean, Segurtasun Sailetik azaldu dutenez.
Suhiltzaile, bat, gainera zauritu da amatatze lanetan ari zela, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Ezbeharra 20:00etan jazo da, eta oraingoz ez dago argi zerk eragin duen sutea eta zer dela eta hil den emakumea.
Suhiltzaileak etxebizitzara bertaratu dira, eta sartzean hilotza topatu dute.
Sua dagoeneko itzalita dute, eta ez dute eraikina hustu behar izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea