Gizartea -

Polizia operazioa

50 atxilotu Espainiako Estatuan, tabako kontrabandoarekin lotuta

Guardia Zibilaren operazioa hainbat probintziatan zabaldu da, Bizkaian, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 50 lagun atxilotu ditu Espainiako Estatu osoan tabako kontrabandoaren kontra egindako polizia-operazio batean. Andorran eta Gibraltarren erositako tabakoa Espainiako Estatuan modu irregularrean sartu eta saltzea leporatzen diete.

Iruzurraren kontrako egitasmoaren barruan kokatu dute operazioa, Bizkaian, Lleidan, Tarragonan, Madrilen, Salamancan, Caceresen, Badajozen, A Coruñan, Lugon, Ourensen eta Pontevedran egin dutena.

Espainiako Barne Ministerioak prentsa-agiri batean azaldu duenez, atxilotuei talde kriminaleko kide izatea, legez kanpoko elkartea sortzea, kontrabandoa, jabetza industrialaren kontrako delitua, Ogasunari iruzur egitea, dokumentuak faltsutzea eta droga tragikoa leporatzen diete.

Guardia Zibilak 266.800 tabako kaxa atzeman ditu. Kaxek ez omen zituzten derrigorrezko zigiluak, eta 1.150.000 euroko balioa zuten merkatuan. Gainera, iaz 500.000 tabako kaxa baino gehiago saldu zituztela uste dute, eta merkatu beltzean bi milioi euro inguru eskuratu zituztela.

Ikertzaileen arabera, sarea osatzen zuten ustezko gaizkileek "mendiko bideetatik" sartzen zuten tabakoa Andorratik Espainiako Estatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia