Gizartea -
Istripua
Autobus batek Leioako Arte Ederren fakultatea jo du
Zorionez, ez da zauriturik izan. Bi autobusek talka egin dute, eta horietako bat eraikinera joan da. Autobusetan gidariak bakarrik zihoazen.
Erredakzioa
Bizkaibusen autobus batek Leioako EHUko Arte Ederren Fakultatea jo du gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 11:00k aldera gertatu da. Bizkaibuseko bi autobusek talka egin dute, eta horietako batek Arte Ederren Fakultatea hartzen duen eraikina jo du.
Autobusean ez zegoen bidaiaririk, eta gidariak onik atera dira. Fakultatean ere ez da inor zauritu, eta kalteak oso txikiak izan dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea