Gizartea -

Nafarroa

Bost pertsona intoxikatu dira kea arnastuta sute batean, Iruñean

Gainera, toxikatutako pertsona batek erredurak izan ditu esku batean. Sua 03:15ak aldera piztu da eta 05:00etarako erabat itzali dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik, Iruñeko Bernardino Tirapau kaleko 75 zenbakiaren parean sute bat izan eta gero.

Gainera, toxikatutako pertsona batek erredurak izan ditu esku batean. Laugarren, bosgarren eta seigarren solairuetako bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte, eraikina zeharo keztuta zegoelako.

Trinitarios parketik abiatutako suhiltzaileek itzali dituzte garrak 05:00ak aldera. Nafarroako Larrialdietarako Agentziak hiru anbulantzia bidali ditu eta, horrez gain, larrialdi lanetan Foruzaingoko eta Udaltzailgoko zenbait agentek parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Suteak argazkiak