Gizartea -
Eustat
Euskadi Europa baino azkarrago ari da zahartzen
Jaiotza-tasaren eta heriotza tasaren jaitsiera dira zahartzearen arrazoi nagusiak: EAEko emakumeen bizi-itxaropena Europakoarena baino luzeagoa da, 85 urte baino gehiagokoa.
Erredakzioa
EAEko biztanleria Europako batez bestekoa baino azkarrago ari da zahartzen: 65 urtetik gorako herritarrak biztanleria osoaren % 20,2 dira, Europako portzentajerik altuenetakoa. Datu horren atzean dagoen arrazoi nagusia EAEko emakumeen bizi-itxaropena da, 85 urte baino gehiagokoa, Europako batez bestekoa baino dezente altuagoa.
EAEko herritarren osasunaren inguruko datuak aztertu ditu Eustatek, Europako Batasuneko herrialdeekin alderaketa eginez. EBko herritarren % 18,2 dira 65 urtetik gorakoak.
Datu horien arabera, EAEko biztanleria Europako zaharrenetakoa da, Italiaren eta Alemaniaren atzetik: bi herrialde horietan 65 urtetik gorako herritarren kopurua % 21,2koa eta % 20,7ko da, hurrenez hurren. Espainian, berriz, biztanleriaren % 17,7 da adin horretakoa. Irlanda da populazio gazteena duen herrialdea: 65 urtetik gorakoak % 12,2 dira.
EAEko haur-biztanleria % 13,8koa da, Europako Batasunekoa % 15,6ko den bitartean.
Heriotza arrazoiei buruz Eustaten ikerketak jaso duenez, EAEn tumoreak dira heriotzen eragile nagusiak. Europan, berriz, zirkulazio aparatuarekin lotutako gaixotasunak.
Zahartzaroarekin lotutako heriotzak ere geroz eta gehiago dira EAEn.