Gizartea -

Loiuko aireportua

Bilboko Aireportuak doako aparkaleku espres bat izango du

2015. urteko azarorako bukatuko dute. Lehen 15 minutuetan izango da doakoa.

Loiuko aireportua. EFE
Loiuko aireportua. EFE
Loiuko aireportua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuak 2 milioi euroko hobekuntza plana abiatuko du abendu honetan. Besteak beste, itoginak konponduko dituzte, eta lehen 15 minutuetan doakoa izango den aparkaleku bat sortuko dute.

Cristina Echeverria aireportuko zuzendariak azaldu duenez, plana "aireportuko langileen ekimena" izan da. Abenduan abiatuko dute, eta 2016. urtean burutu.

Echeverriak zehaztu duenez, itoginak konpontzeko proiektua dagoeneko idatzita dute, eta 2015. urteko abendurako bukatuta izatea espero dute.

Gainera, errenkada bikoitzarekin bukatu nahi dutela nabarmendu du, eta, horregatik, irteeren sektorean lehen 15 minutuetan doakoa izango den aparkaleku bat sortuko dutela aurreratu du. 60 plaza izango ditu, eta 2015. urteko azarorako bukatuko dute.

Bestalde, aparkalekuetan argi berdeak eta gorriak jarriko dituzte, libre dauden plazak seinalatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Bilbo