Gizartea -

World Cheese Awards

Nafarroako Idiazabal gazta bat, munduko zazpigarren onena

Urdazubiko Manuel Bengoetxeak egindakoa 33 herrialdetako 2.600 gaztaren artean aukeratu dute.

Idiazabal jatorrizko deitura duten 29 gaztek lortu dute saria. EiTB
Idiazabal gazta
Nafarroako gazta bat, munduko zazpigarren gaztarik onena

1:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idiazabal jatorrizko deitura duen gazta bat munduko zazpigarren onena izendatu dute Londresen, Munduko Gazta Onenenen Sariketan (World Cheese Awards, ingelesez). 33 herrialdetako 2.600 gazta aurkeztu dira norgehiagokara.

Urdazubiko (Nafarroa) Manuel Bengoetxea gaztagileak zazpigarren postua erdietsi du, 26 herrialdetako 250 dastatzailek osatutako epaimahaiak hala erabakita.

Idiazabal gaztaren jatorrizko deiturak ohar batean jakinarazi duenez, urrezko domina honez gain, "deitura honetako beste 28 gaztek ere saria eskuratu dute, eta horrek agerian utzi du Idiazabal gaztaren arrakasta mundu zabalean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Idiazabal Gazta albisteak