Gizartea -

Albaizeneako Jauregia

Albako dukesa, 60 urtez Donostiarekin maiteminduta

Donostiako Arbaizeneako Jauregia Albako dukesarena izan da, bere lehenengo senarretik herentzi jaso zuenetik.

Albako Dukesak lotura estua izan du beti Gipuzkoako hiriburuarekin

2:09

I.G. / EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urte zituenean Donostiarekin maitemindu zen Albako dukesa. Kontxa zuen hiriko tokirik “gustukoena”, baina Euskal Herriko sukaldariek eta Iparraldeko dendek ere liluratuta izan zuten aurtengo uztailera arte.

Osasuntsu ez izan arren, urtero-urtero joan da Albako dukesa Donostiara, udak pasatzera. Aurten ere, nahiz eta “gaizki” egon, Arbaizeneako Jauregira bidaia egin zuen, familiarekin egun batzuk igarotzera.

Bere lehenengo senarrak jaregin zion Arbaizeneako Jauregia dukesari. Honek, berriz, Cayetano bere semearen eskuetan utzi du Donostiako jauregia, hil aurretik prest utzitako herentzian.

Donostiak xarma berezia zuen dukesarentzat, hiru ezaugarriengatik batez ere: eguraldia, sukaldaritza eta argazkilari edo 'paparazzi' gutxi. Horregatik, Donostia aukeratu izan du azken 63 udetan.

“Oso gustuko dut Donostia, 25 urte nituenetik nator”, esan zien kazetariei orain bi urte, Kontxa aurrean. “Nire tokirik gogokoena hau da, Kontxa, alegia”.

Egun horretan ere, EITBren kamaren aurrean, Albako dukesa San Inazioko martxa euskaraz abestera ausartu zen.

Kontxaz aparte, Perlan ere askotan izan da dukesa, baita Donostiako jatetxe onenetan ere (‘Casa Nicolasa’ren txipiroiak jatea maite zuen). Bizkaira ere salto egin du askotan: orain bi urte, Getxoko amildegietan izan zen Alfonso Diez bere senarra zenarekin batera. Cubita jatetxean bazkaldu zuten, Aixerrotan.

Urtero-urtero egiten zuen beste zerbait Iparraldeko dendetara joatea zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea