Gizartea -
Iruña
3.356 euroko isuna ezarri diote txakur jabe bati Iruñan
Arraza 'arriskutsuko' txakurra muturrekorik gabe eramateagatik eta animalia izateko lizentziarik ez edukitzeagatik txakur jabeari Iruñeko Udalak ezarritako isuna berretsi du Iruñeko Auzitegiak.
Erredakzioa
Iruñeko Udalak iruindar bati arraza "arriskutsuko" txakur bat kalean muturrekorik gabe eramateagatik eta animalia izateko lizentziari ez edukitzeagatik ezarritako 3.356 euroko isuna berretsi du Iruñeko 3. zenbakiko Auzitegiak.
Zehatz-mehatz esanda, 376 euroko isuna ezarri zioten txakurrari muturrekoa ez jartzeagatik eta 2.980 eurokoa, berriz, txakurra izateko lizentzia ez edukitzeagatik.
Iruñeko bizilagunak helegitea aurkeztu zuen epaitegian, gertaeren unean pertsonalitate aldaketak eragiten zizkion entzefalopatia hepatikoa zuela eta egiten zuenaren kontziente ez zela argudiatuta. Halaber, isunari berri ez ziotela jakinarazi adierazi zuen.
Epaiaren arabera, "ez da isunen jakinarazpenean inolako akatsik antzematen, eta gainera eskura eman zioten isuna 2012ko maiatzaren 10ean". Epailearen iritziz, iruindarrak isunaren berri izan zuen eta baita ezarritako multa bakoitza ordaintzeko epeen berri ere.