Gizartea -
Iruzurra
Bi lagun atxilotuta Nafarroan, argindar zerbitzuan iruzur egiteagatik
Elektrizitate sarean legez kanpoko konexioak egin zituzten. Hori arriskutsua izan litekeela ohartarazi du Foruzaingoak.
Erredakzioa
Foruzaingoak pertsona bat atxilotu du Andosillan, eta beste bat Erriberako beste herri batean, argindar kontsumoan 5.590 euroko baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita. Antza denez, bi pertsona horiek legez kanpoko konexioa egin zuten elektrizitate sarean.
Hain zuzen ere, Andosillako auzokideari 5.000 euroko baino gehiagoko iruzurra egotzi diote, eta 590ekoa baino handiagokoa besteari.
Polizia urriaren amaieran hasi zen auzia ikertzen. Orduan, konpainia elektrikoak salaketa jarri zuen Foruzaingoan, Erriberako etxebizitza batean iruzurra atzeman zuelakoan. Azaroaren 14an, beste salaketa bat aurkeztu zuen, Andosillako etxebizitza batean beste bat topatu ei baitzuen.
Foruzaingoak gogorarazi duenez, sare elektrikoan legez kanpoko konexioa egitea arriskutsua izan liteke.