Gizartea -
Gertakaria
Indarkeria zantzuak zituen gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilbon
Hildakoa euskal aktore bat da. Gizonezkoaren etxean izan da aurkikuntza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu dute gertakariarekin lotuta.
Erredakzioa
54 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute bart Bilboko etxebizitza batean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Antza denez, hildakoa euskal aktore bat da.
Biktimak indarkeria zantzu nabarmenak omen zituen, eta Ertzaintza ikertzen ari da haren senarrak zerikusirik izan ote duen horrekin. Ertzaintzak atxilotu egin du senarra, 54 urteko gizonezkoa.
Gorpua Abando auzoko Lersundi kaleko 16. zenbakiko etxebizitza batean aurkitu dute 23:00ak aldera.
Bien txakurra hilik aurkitu dute etxebizitzaren inguruko edukiontzi batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea