Gizartea -
Gertakaria
Emakume bat hil da Angelun, itsasoan itota
Amodio Ganbera hondartzako eskaileretatik erori eta olatu batek eraman du goizaldeko ordu biak aldera.
Erredakzioa
26 urteko emakume bat hil da bart Angelun (Lapurdi) itsasoan itota, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Ezbeharra goizaldeko ordu biak aldera gertatu da, emakumea Amodio Ganbera hondartzako eskaileretatik behera erori eta olatu batek itsasora eraman duenean.
Gorpua 05:40 aldera aurkitu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea