Itxi

2014/11/20

10:56

Gizartea

Gertakaria

Koldo Losada euskal aktorea hil du ustez bikotekideak

Erredakzioa

Ertzaintzak bikotekidea, 54 urteko gizonezko bat, atxilotu du, hiltzailea delakoan.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilbon, Lersundi kaleko 16. zenbakiko etxebizitza batean, hilda topatu duten gizonezkoa Koldo Losada 54 urteko euskal aktorea da, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Haren bikotekidea, 54 urteko gizonezkoa, atxilotu dute, ustezko hiltzailea izan daitekeelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxilo hartutako gizona ertzain-etxean dute, epailearen esku noiz geratu zain.

Bart, 23:00etan, topatu dute Losadaren gorpua, indarkeria zantzuak zituela, Bilboko Abando auzoko haren etxebizitzan. Gorpua bikotearen ezagun batek aurkitu zuen. Aipaturiko pertsona hori Koldo Losadaren bikotekidearekin topatu zen ordu batzuk lehenago eta, berarekin jarrera arraroa izan zuela eta, Koldo Losada ondo zegoen egiaztatzeko, haren etxera joatea erabaki zuen. Pertsona horrek eman zion abisua Ertzaintzari.

Krimena egiteko arma etxebizitzaren inguruetako edukiontzietan bila aritu dira agenteak, bikotearen txakurra etxebizitzatik hurbil dagoen edukiontzi batean aurkitu baitute, hilda.

Ados Teatroa taldeko kide zen gaur egun, eta aurretik, besteak beste, 'Goenkale' telesailean (2005-2006) eta No controles (2010) eta El abuelo que saltó por la ventana y se largó (2013) filmetan egin zuen lan.

Jaurlaritzak "atsekabea" adierazi du

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak "atsekabea" agertu du Koldo Losadaren heriotza "dramatikoa"ren aurreran.

Gasteizko Gobernuak goratu egin du aktoreak "zineman, antzerkian eta telebistan egindako ibilbidea", eta "denon memorian" izango dela adierazi du.

Halaber, Losada "profesionaltasun eta malgutasun adibidea" zela esan du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;