Gizartea -

Zubietako TMB planta

Gipuzkoa 'zigortzea' egotzi dio dio Errazkinek Jaurlaritzari

"Erraustegia berreskuratzeko xedez", "oztopoak" jarri izana leporatu dio Jaurlaritzari Ingurumen diputatuak.

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua. EiTB
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua. EiTB
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubietako TMB birziklatze plantaren eraikuntza urtebete atzeratuko da, Eusko Jaurlaritzak baimena luzatzea errefusatu eta gero, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak baieztatu duenez. Horren esanetan, Jaurlaritzaren erabakiak beste hainbat atzerapen ekarriko ditu lurraldeko hondakinen kudeaketa planean.

Errazkinek prentsaurrekoa eskaini du Donostian, Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidentearekin, eta Beasaingo (Koldo Agirre), Zarautzeko (Juan Luis Illarramendi) eta Azpeitiko (Eneko Etxeberria) alkateekin batera. Agerraldi horretan, "birziklatzearen alde egiteagatik Gipuzkoa zigortzea" egotzi dio Jaurlaritzari.

Horren ustez, Jaurlaritzaren erabakiak "ez du inolako oinarririk". "Lehen, Zubietan TMB planta bat eta erraustegi bat eraikitzeko baimena zegoen, eta orain baimen horrek ez du balio TMB bat eraikitzeko, ez dugu ulertzen", deitoratu du. "Eta are ulergaitzagoa da planta honek ingurumenean izango duen kaltea txikiagoa izango dela kontuan hartuta", gaineratu du.

Errazkinek zentzugabetzat jo du planta atzeratu behar izatea, eta "erraustegia berreskuratzeko xedez", "oztopoak" jarri izana leporatu dio Jaurlaritzari.

"EAJk asmo alderdikoiekin erabili du Jaurlaritza, Gipuzkoako hondakinen kudeaketa oztopatzeko, eta hori onartezina da", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak