Gizartea -

Gertakaria

Gizon baten gorpua aurkitu dute Oria ibaian, Itsasondon

Hilotzari ez zaio heriotzaren zergatia jakiteko zantzurik antzematen, eta auzitegiko medikuek aztertu behar dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deskonposizio egoeran zegoen gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Oria ibaian, Itsasondo (Gipuzkoa) parean, suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Herritar batek aurkitu du hilotza arratsalde partean, eta Ertzaintzari eman dio abisua.

Suhiltzaileak izan dira gorpua uretatik atera dutenak, eta gero Donostiako auzitegiko medikuen esku utzi dute, autopsia egin diezaioten. Izan ere, hilotzari ez zaio heriotzaren zergatia argitzeko zantzurik antzematen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Ibaien albisteak