Gizartea -
Ezbeharra
Hiru pertsona larri zauritu dira Fiteron izandako auto istripuan
Ibilgailua bidetik atera da eta etxalde bateko porlanezko horma baten kontra jo du.
Erredakzioa
Hiru pertsona larri zauritu dira N-113 errepidean (Iruña-Madril), Fiteron, izan den auto istripuan.
Foruzaingoak berri eman duenez, ezbeharra 16:30 inguruan gertatu da. Autoa bidetik irten da eta etxalde bateko porlanezko horma baten kontra jo du.
Zaurituak gizon eta emakumezko bat eta sei hilabeteko haurra dira, eta Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dituzte.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren zergatiak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea