Gizartea -

Urritasun intelektuala

Boluntarioen Espainiako saria jaso du Gorabide elkarteak

“Urritasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egindako lan handia eta elkartasuna”, goraipatu dituzte saria emateko arrazoien artean, elkarteak jakitera eman duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorabidek, urritasun intelektuala duten pertsonak artatzeko Bizkaiko elkarteak, boluntarioen Espainiako saria jaso du. Osasun Ministerioak saria eman dio elkarteari.

“Urritasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko elkarteko boluntarioek egindako lan handia eta elkartasuna”, aipatu dituzte saria emateko arrazoien artean, Gorabidek jakitera eman duenez.

Boluntak (Bizkaiko boluntario eta parte-hartze sozialerako agentzia) Gorabideren hautagaitza aurkeztu zuen. Gainera, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta sektoreko 40 entitatek hautagaitzari babesa eman zioten.

Saria abenduaren 27an jasoko du Bizkaiko elkarteak. Letizia erreginak emango du saria Estatuko Boluntarioen Kongresuko hasiera ekitaldian, Palman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea