Gizartea -
Osasuna
Koloneko minbizia prebenitzeko probak 2.000 kasu atzeman ditu EAEn
Prebentzio programa iaz jarri zuten martxa, eta koloneko minbizia garatzeko arriskuan izan litezkeen pertsona guztiei ezarri zaie.
Erredakzioa
Koloneko minbizia prebenitzeko testak ia 2.000 kasu atzeman ditu EAEn, eta, horri esker, pertsona horiei tratamendua eman ahal izan zaie. Batik bat gizonek izan ohi dute gaixotasun hori, eta urtean 900 heriotza eragiten ditu.
Prebentzio programa iaz jarri zuten martxa, eta garaiz atzeman ezean minbizi bihur zitezkeen beste 14.000 lesio ere atzeman ditu, Jon Darpon Osasun sailburuak azaldu duenez.
Probak 2 euroko kostua du. Minbizi mota horri aurre egiteko tratamenduak, aldiz, 27.000koa.
Hain zuzen ere, koloneko minbizia garatzeko arriskuan izan litezkeen pertsona guztiei igorri zaie proba. 50 eta 69 urte arteko pertsonei, hain zuzen ere. Orotara 580.000 dira, EAEko biztanle guztiaren % 5.